XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez zen txantxetan ibilia Joanes txikia.

Reinauldek bere geletara eraman zuen zauriak sendatu eta behar bezala zaintzeko.

Robinen atzetik irten ziren soldaduak esku hutsik itzuli ziren.

Gezi pila bat bota zuten baina denak alferrik.

Zaldun eta gonbidatuak bahiketa haren ausartziaz hizketan ari ziren.

Jendea oso beroturik zegoen eta Reinauldek ez zekien gonbidatuei zer esan.

Guztien aurrean farregarri geratu zen eta ez zuen ezer asmatzen.

Bere patxada hura inondik ere ez zitzaion ageri.

Une hartan ideia bakarra zeukan buruan: Robin Hood, Robin Hood, Robin Hood.

Gero piska bat lasaitu eta gizon hura harrapatzeko zer egin behar ote zuen pentsatzen hasi zen.

Lehen Locksleyko Robin deitzen zen iheslari hura, orain basoko errege zen eta Hugok hori ezin zuen inolaz ere onartu.

Bellamek Marianaz galdetzen zuen.

Une garrantzitsu hartan bere ondotik nola harrapatu zioten ezin zuen ulertu. Hainbeste denbora zain eta gero...